Mikrofonodun aurikularrak daramatzan pertsona bat

Zer da RPA?

Nola erraztu negozioaren prozesuak prozesu errepikakorrak automatizatzeko eginbidearekin

Fabriketan zein lantegi-erakundeetan robotak erabiltzea ez da beste munduko gauza; izan ere, langileen produktibitatea hobetzen lagundu dute hainbat hamarkadatan eta, horri esker, langileok beste goi-mailako zereginetan jar dezakete arreta osoa. Orain, bolumen handiko negozioak, IKT laguntza-zerbitzua eta lan-fluxuen prozesuak kudeatzen dituzten enpresek eskura eduki dezakete produktibitate-maila bera RPA-ri esker.

RPA tresnak erabiltzen badira negozio-prozesuen automatizazioa estrategia handiago baten parte gisa, erraz konfigura daitezke "software-robotak" erantzunak abiaraz ditzaten, datuak kudea ditzaten eta beste sistema digital batzuetara konekta daitezen. Besteak beste, erantzun automatikoko mezu erraz bat idatz edo ERP zereginak automatizatzeko aurrez konfiguratuta dauden hainbat bot inplementatzen dituen mezu elektroniko bat sor dezakezu.


Bi RPA mota daude: artatua eta artatu gabea

RPA kontuan hartzen duzunean lan-fluxuen automatizazioa soluzio gisa, oso erabilgarria izango zaizu bi kategoria desberdin hauei (artatutako eta artatu gabeko automatizazioa) begirada bat ematea erakunderako egokiena aukeratu baino lehen.

Artatutako automatizazioa

Artatutako automatizazioari esker, arreta osoa jar dezakezu erakundearen balio handiko lanetan. Aukera honek enpresan eskuz egiten ohi diren jarduera errepikakorrak automatizatu ez ezik, mahaigainean edo arakatzailean egiten dituzun ekintzak ere (besteak beste, saguarekin klik egiten duzunean) antzera ditzake; horretarako, denbora errealean grabatzen eta erreproduzitzen ditu egiten dituzun ekintzak.

Artatu gabeko automatizazioa

Artatu gabeko automatizaziorekin, ordea, erabiltzaileak ez du egon behar ordenagailuaren aurrean. Horren ordez, artatu gabeko bot-ek lan guztia egiten dute beharrezko ekintzak grabatuz eta errepikatuz. Gainera, abiarazleak automatizatutako gertaerak erabil eta antola ditzakete eta izugarri erabilgarriak dira erakundeko bolumen handiko zereginen automatizazioa bizkortzeko.


RPA erabiltzearen abantailak

Izugarri handiak diren kalkulu-orrien edukia eskuz kopiatu eta itsatsi behar izan baduzu inoiz, ziurrenik pentsatuko duzu zure trebetasunak alferrik galtzen ari direla zeregin errepikakor eta gogaikarri hauek egin behar dituzunean. Gogoan izan mota hauetako lanak izugarri aspergarriak izan daitezkeela langilearentzat eta azken emaitzak erroreak izango dituela ziur asko. Halaber, bot batek baino denbora gehiago beharko duzu zeregina osatzeko.

Horregatik hain interesgarria da RPA-k eskaintzen dituen abantailak erabiltzea: produktibitatea eta zehaztasuna hobetzen dira eta, langileek balio handiko zereginak egiteko aukera dutenez, egindako lanaren garrantzia ere handitzen da. Gainera, robotak behin programatu besterik ez duzu eta beti jarraituko diete ezarritako arauei. Ez dira inoiz nekatzen edo aspertzen eta ez dute egiten errorerik; horri esker, koherenteak eta fidagarriak izango dira itzulitako emaitzak.

Are gehiago, bot-ei esker, erakundeek di-da batean handi edo murritz dezakete eskala urtaroko lan-fluxuak edo lanaren bat-bateko igoerak (negozio-unitateetan, kokalekuetan eta mahaigainetik hodeira) erraz kudeatzeko.

Zergatik erabili RPA?

  • Langileek aukera dute balio handiko zereginak egiteko
  • Produktibitatea hobetzen da
  • Zehaztasuna hobetzen da
  • Bizkorragoa eta errazagoa da eskala handitzea edo murriztea beharrezkoa denean

ROI bizkorragoa eta arau-gordetze hobetua

Garapen-taldeak sortutako kode pertsonalizatu bat behar ez dutenez, oso merkea da bot-ak erabiltzea. Halaber, di-da batean inplementa daitezkeenez, aste gutxitan lor daiteke ezarritako ROI kopurua RPA soluzio bat inplementatu ostean.

Halaber, RPA-ren bot-ek zereginak koherentziaz eta fidagarritasunez egiten dutenez, askoz errazagoa da arau-gordetzearen eskakizunak betetzea eta dokumentatzea. Horri esker, arriskuak murrizten dira, erabiltzaileen erroreak saihesten dira eta txosten xehatuak sortzen dira erraz kudea eta kuantifika delako eduki guztia.


RPA-ren abantailak erabil ditzake zure enpresak?

Hainbat sektoretako erakundeek RPA soluzioaren abantailez goza ditzakete hura inplementatzen dutenean. Zure enpresarako egokia den jakiteko, prozesuen automatizazioaz baliatuko diren "atzeko planoko" zeregin guztiak kontuan hartu behar dituzu lehenbizi. Hainbat eremutan aurki ditzakezu arauetan oinarritutako eta subjektiboak ez diren prozesu horiek; besteak beste, finantza-sailetan, erosketa-sailetan, hornidura-kateen kudeaketan, osasun-zerbitzuetan, kontabilitate-sailetan, bezeroarentzako arreta-zerbitzuetan eta giza baliabideetan.

Aparteko soluzio bat da RPA inplementatzea IKT laguntza-zerbitzuak eta kudeaketa hornitzen dituzten enpresetan, eskainitako zerbitzuaren mahaigaineko eragiketak eta sareko gailuen kudeaketa hobetzen direlako. Prozesuak automatizatzen direnez, IKT azpiegiturek bizkorrago aztertuko eta konponduko dituzte izandako arazoak.

Are gehiago, RPA-ren abantailak izugarri erabilgarriak izan daitezke ahots-ezagutzan edo lineako laguntzaile automatikoetan oinarritzen diren sektoreetarako. Azkenaldian garatutako bot-ek ohiko hizkuntza bat erabil dezakete erantzunak emateko, kodea erabili beharrean. Abantaila garrantzitsu honi esker, dei-zentro handiek eta bezeroekin soinez soin lan egiten duten erakundeek aukera izango dute beren baliabideak aurrezteko.

Nork erabil ditzake RPA-ren abantailak?

  • Prozesuen automatizazioa erabil dezaketen eta "atzeko planoko" zereginak dituzten erakundeak
  • IKT laguntza-zerbitzua eta kudeaketa hornitzen dituzten enpresak
  • Ahots-ezagutzea edo lineako laguntzaile automatikoak erabiltzen dituen edozein enpresa

Bilatu beharreko ezaugarriak RPA softwarea aukeratzean

Hainbat aukera dituzu eskura enpresarako RPA soluziorik egokiena aukeratzeko. Hainbat negozio-erabakirekin gertatzen den modura, izugarri garrantzitsua da aukerarik egokiena aurkitzea; horregatik, honako hauek eduki behar dituzu kontuan:

  • Erabilerraza: Erakundeko edonork aukera du bot-ak konpilatu eta erabiltzeko. Halaber, enpresaren nagusientzako datuak bil ditzakete negozio-erabaki egokiak hartu ahal izateko.
  • Eskalagarria: Aukeratu leku berean kudea eta hainbat kokalekutan eskala daitekeen RPA plataforma bat.
  • Fidagarria: Ehunka edo milaka zeregin automatizatuko dituzunez, ezinbestekoak dira fidagarritasuna zein estatistikak dituen kontrol integratua.
  • Bizkorra: Soluziorik onenak aukera emango dizu prozesu automatiko berriak di-da batean diseinatu eta probatzeko eta bot-ak hobetzeko.
  • Adimenduna: Tresna onenek zereginetan oinarritutako jarduera errazak onartzen dituzte, edukia irakur eta idatz dezakete edozein datu-iturburutan eta ikasketa aurreratua erabil dezakete etorkizunean garatzen dituzun automatizazioak hobetzeko.

Bilatu hiperautomatizazioa barne hartzen duen soluzio orokor bat

Teknologia guztiekin gertatzen den modura, ziztu bizian aldatzen dira RPA-ren gaitasunak eta, horregatik, erakunde guztien lehentasunak izan behar du soluzio sendo, oso eta nagusi bat inplementatzea. Halaber, ezinbestekoa da funtzionaltasun gehigarriak gehitzea; hori lortzeko, hiperautomatizazioa hartu behar dugu kontuan.

Hiperautomatizazioa duen soluzio orokor bat hautatzen baduzu, zure negozioak etekinik handiena aterako dio prozesuen automatizazioaren hainbat osagai eskaintzen dituen teknologiari; horrela, tresnak zein teknologiak konbinatuko dira APIen, AA-ren, prozesuen meatzaritzaren, estatistiken eta antzeko tresnen bidez zereginak automatizatu ahal izateko.

Hasi RPA erabiltzen

Ezagutu zeregin errepikakorrak eta paperarik gabeko prozesuak erraz ditzakeen tresna hau, arreta osoa jar dezazun beharrezko zereginetan. Microsoft Power Automate zerbitzuak eskaintzen duen RPA soluzio esklusiboari esker, denbora eta baliabideak aurreztuko dituzu.