
Erraztu negozioaren jarduerak prozesu digitalen automatizazioarekin
Konektatu aplikazioak, datuak eta zerbitzuak eta hobetu taldeen produktibitatea hodeiko fluxuekin; Power Automate-n aurkituko duzu prozesu digitalen automatizazioaren (DPA) gaitasun hau.
Zergatik erabili prozesu digitalen automatizazioa?
Optimizatu edozein negozio-prozesu DPA-rekin

Sortu lan-fluxu automatizatuak di-da batean edonork erabil dezakeen kode gutxiko eta logikan oinarritutako interfaze batekin, erabiltzaileen trebetasun teknikoak kontuan hartu gabe. Power Automate-ko hodeiko fluxuei esker, zeure taldeetako kideek erraz aurkituko dute hodeian gordeta dagoen informazioa, aplikazio lokalak eta datu-baseak.

Konektatu erraz 500 aplikazio, datu eta zerbitzu baino gehiagotara edo sortu eta bidali zeure konektoreak.

Aukeratu milaka hodeiko fluxuen txantiloiren artean eta hasi zereginak eta lan-fluxuak automatizatzen di-da batean.

Automatizatu zereginak zauden tokian zaudela, web-ataritik, mugikorreko aplikaziotik edo Microsoft Teams-etik.

Gehitu adimena automatizazioei AI Builder. Erabili iragarpena, irudien hautematea, inprimaki prozesatzea, karaktere-hautemate optikoa, hizkuntza hautematea eta antzeko tresnak.
Zer esaten dute erabiltzaileek Power Automate-ko DPA-ri buruz?

Banku-prozesuen automatizazioa
"Power Apps eta Power Automate zerbitzuei esker, gure langileen errendimendua hobe dezakegu haien txostenak pertsonaliza eta eguneroko zereginak automatiza ditzaketelako."
Francesco Zitelli IT Program Manager, illimity Bank

Sustatu produktibitatea
“Microsoft Power Automate ezin hobea da prozesuak errazteko; hari esker, gure ingeniariek arreta osoa jar dezakete balio handiko zereginetan".
Joseph SpringerSenior Director of Technology,QuoteWizard, a Lending Tree Company

Lider gisa ezagutu da DPA-n
Ezagutu zergatik Microsoft lider izendatu duten The Forrester Wave™: Digital Process Automation Software, Q4 2021 gertaeran.
Arakatu baliabide erabilgarriak

Prozesuak sinplifikatzeko DPA nola erabil dezakezun jakiteko, ikusi adibide bat

Ikusi nola sor ditzakezun hodeiko fluxuak automatizazio automatiko, berehalako automatizazio edo antolatutako automatizazioekin.

Lortu urratsez urratseko gida hau eta ikusi nola erabil ditzakezun Microsoft Power Platform produktuak.